Orokorrean herritar guztientzat eta, batez be, gaztetxo eta gazteentzat esperientzia hezitzailea sortzen saiatuz, zinearen bitartez balio gizatiar eta espiritualak suspertzeko helburua dauan ekimena da “Ikusiz ikasi” zine astea
I. ZINE ASTEA iKUSIZ IKASI: “Zatiturik, baina zutunik” (2006)
Hauskortasuna da urte honetako gaia. Jainkoaren misterioaganako hurbiltasunetik bizi denean, makaltasuna sendotasun bihurtzen dela erakustea da helburua.
Proiektatutako pelikulak:
- Crash
- Joan eta bizi (Vete y Vive)
- Amerikan (En America)
- Piano jolea (El Pianista)
-
Jainkoaren Ertzak (Hijos de un mismo Dios)
- Azur eta Asmar
- Annaluise eta Anton
- Ibrahim jauna eta Konareko loreak (El señor Ibrahim y las flores del Corán)
- Ureko gazteak (La joven del agua)
III.ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “La otra mirada. Nondik ikusi–haxe ikasi” (2008)
Erabakiak hartzen ikastearen balioari buruzkoa da urte honetako goiburua, hori ezaugarri garrantzitsua dalako gizon-emakumeen hazkundean. Geure kabuz (askatasunetik eta hautaketa bakoitzak eskatzen duen erantzukizunetik) erabakitzen ikastea zein garrantzitsua den ikustean eta horretan sakontzean datza helburua.
Proiektatutako pelikulak:
- Spiderman 3
- Polleke
- Kometak zeruan (Cometas en el cielo)
- Juno
- Ikasgela egalaria
IV ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI “LOS QUE TODAVIA ESPERAN – EZ ETSI, EUTSI!” (2009)
Itxaropenaren ingurukoa da urte honetako gaia, izan ere, egoeren, bideko proben eta borroken gogortasuna gainditu eta aurrera egin beharra dago. Gizon-emakumeak zaintzen dituen eta beraien bidelagun den presentzia misteriotsua aitortzea da helburua.
Proiektatutako pelikulak:
- Azti Ikaslea
- Rambowren semea (El hijo de Rambow)
- Slumdog millionaire
- Gran Torino
- Lorezain leiala (El Jardinero fiel)
V ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “Firmes en la fe – Bizitzaren Oinarrian” (2010)
Fedearen balioa, bizitzako suspertzaile nagusi bezala, horixe da urte honetako gaia. Itxaropen ororen gainetik, sinestea funtsezkoa dela proposatzen du gaiak, beti ere, Kristorengan eta gizon-emakumeen aukeretan finkaturik eta bestelako mundua posible dela eta Kristorekin batera eraiki dezakegula sinetsita.
Proiektatutako pelikulak:
VI ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “Una fe de cine – Ikusi, ikasi sinetsi” (2013)
Protagonisten fedearen handitasuna nabarmendu nahi du, hain zuzen, urte honetako goiburuak. Bizitzako esperientziatik, aurrez aurre ditugun egoerei aurre eginez, hazten den fedea, gizon-emakumearen gaitasun eta alderdi guztiak konprometitzen dituen fedea.
Proiektatutako pelikulak:
- Zigortzaileak
- Soul Surfer
- Mundu hobean (En un mundo mejor)
- Maktub
VII SEMANA DE CINE – IKUSIZ IKASI: “Infinitas dimensiones – Mugagabeak, mugaezinak” (2014)
Gizon-emakumeen eta bizitzaren osoko ulermenari lotuta dago urte honetako goiburua. Geure historia edo beste historia batzuk sakontasunez ezagutzeko, hainbat ikuspuntutatik, hainbat ikuskeretatik ikusi behar ditugu eta, horrela eginik ere, inoiz ez dugu errealitate osoa barne hartuko, honako hau alderdi infinituez osaturik dagoelako.
Proiektatutako pelikulak:
- Nokturna
- Gregen egunkaria (La vida de Greg)
- Intocable
VIII ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “El Misterio del Amor – Jainkoa maitasuna da” (2015)
Maitasuna da urte honetako goiburuaren ardatza: gaztaroko maitasuna, bizia ematera daramana, maitasunaren iraunkortasuna, maitasuna eskerron edo berrerospenerako bide bezala, egiazko maitasuna, Jainkoaren maitasunaren indar eraldatzailea.
Proiektatutako pelikulak:
- Maléfika
- Lepel
- Enderren jokoa (El juego de Ender)
- Jarraitzaile leiala (Incondicional)
IX ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “El perdón construye amor – Barkamena maitasunaren iturria” (2016)
Barkamenaren gaia nabarmentzen da urte honetako goiburuan. Gure bizitzan Jainkoak ematen digun barkamenaren, samurtasunaren, damutzearen eta maitasunaren betetasuna agertzera ematea eta bizitzea ezinbestekoa dela nabarmentzea eta ikustaraztea da urte honetako helburua. Jainkoak, berarekin maitasunezko hartu-emana, hartu-eman ez interesatua Berarengan sinisteak dakarrena baizik, izan dezagun sortzen gaitu.
Proiektatutako pelikulak:
- Trash, itxaropenaren lapurrak
- Cenicienta
- Aukerako gezurra (La buena mentira)
X SEMANA DE CINE IKUSIZ IKASI: “El mundo nuestra familia – Etxean bezela, makalenak lehenak.” (2017)
Familia da urte honetako gaia. Bizi garan munduak desbardintasuna, atsekabea, sufrimentua… eragiten dituala eta askotan familia dala egoera gatxean dagozanen euskarri eta laguntzailea gogoratzea da helburua.
Proiektatutako pelikulak:
- Little boy
- Ghadi
- Familia Belier
- Paperezko hegazkinak (Aviones de Papel)
XI SEMANA DE CINE IKUSIZ IKASI: “No amemos de palabra sino con obras – Egin eta ekin” (2018)
Aurtengo goiburua gizarte alderdiari lotuta dago. Helburua, Frantzisko Aita Santuak deitutako Behartsuen Munduko Eguna erreferentziatzat hartuta, fededunak suspertzea da, alde batera iztea, barra-barra gastatzea bilatzen dauan kulturari aurre egin eta bategitearen kultura eurenganatu daien.
Proiektatutako pelikulak:
- Kalabazinen bizitza (La vida de calabacín)
- Gru, nire bilaurik kutunena (Gru, mi villano favorito)
- Maisua (El maestro)
- Aukerako gezurra (La buena mentira)