Familia, ebanjelizazinoaren egile eta eragile

Hauxe da goiburua: “El mundo, nuestra familia. Etxean bezela, makalenak lehenak”. Beronen bitartez, zera gogoratu gura dogu: bizi garan munduak desbardintasuna, atsekabea, sufrimentua… eragiten dituala eta askotan familia dala egoera gatxean dagozanen euskarri eta laguntzailea. Etxekotasuna globalizatzeko dei izan gura dau goiburuak, mundu zuzen eta anaikorragoa sortzeko, gizadia familia handi lez bizitzeko eta familia handi bihurtzeko eta familiari senidetasun, alkartasun eta gizarte konpromisorako eskola lez dagokion balioa emoteko.

Gizarte alderdia ebanjelizazinoaren bihotzean

No amemos de palabra sino con obras. Ekin eta egin”, da aurtengo goiburua, eleizbarrutiko azpimarragaz bat eginez. Frantzisko Aita Santuak deitutako Behartsuen Munduko Egunerako izenburutik hartutako goiburuaren bidez, zera lortu gura da: «Sinistedunei adore emon, kanpoan iztearen eta zarrastelkeriaren kulturari aurre egin deioen, bategitearen kultura nork bere eginez».