X. ZINEMA ESPIRITUALAREN ASTEA – IKUSIZ IKASI
EL MUNDO, NUESTRA FAMILIA. ETXEAN BEZELA, MAKALENAK LEHENAK

“El mundo, nuestra familia. Etxean bezela, makalenak lehenak”, da aurtengo goiburua. Gure mundu honek desbardintasuna, samina, sufrimentua… sortzen dituala gogoratu gura dogu eta gehienetan, egoera gatx honeetan, familia dala euskarri eta laguntzaile autortu. Goiburu honen bidez, senidetasuna orokor bihurtu gura dogu, mundo zuzen eta anaikorragoa eraiki, gizadia familia handi bihurtu eta familia lez bizi; eta aldi berean, familiari dagokion balioa emon gura jako, azken batean, eskola dalako senidetasunean eta alkatasunean, gizarte konpromisoan sakontzeko.

Zine asteari hasiera emoteko saio irekia ospatuko da martxoaren 25ean, Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian, 11:00etatik 13:30etara. Aitatutako saio hori gaztetxo, gazte, familia eta hirugarren adinekoentzat izango da. Martxoaren 27tik 31ra, eskoletako ikasleentzako saioak ospatuko dira eta azken egunean, Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuagaz bat egingo da.

Pelikulak elizbarrutiko leku desberdinetan ikusi ahal izango dira:

* Karmeneko Ama parrokiako aretoa:

  • Martxoaren 25a, zapatua. Saio irekia. Saioa goizez
  • Martxoaren 27a, astelehena. Saioa goizez.

* Sestaoko Musika-eskola

  • Martxoaren 28a, martitzena. Saioa goizez.

* Gernika Kultur Etxea

  • Martxoaren 30a, eguena. Saioa goizez eta arratsaldez.

* Bilboko Zubiarte zinemak

  • Martxoaren 31, barikua. Saioa goizez. Eleizbarrutiko Zeinuagaz bat eginda.

Hona hemen, banan-banan, aukeratutako pelikulen fitxa teknikoa, laburpena, balorazioa eta irizpide didaktiko-pastorala