Orokorrean herritar guztientzat eta, batez be, gaztetxo eta gazteentzat esperientzia hezitzailea sortzen saiatuz, zinearen bitartez balio gizatiar eta espiritualak suspertzeko helburua dauan ekimena da “Ikusiz ikasi” zine astea

I. ZINE ASTEA iKUSIZ IKASI: “Zatiturik, baina zutunik” (2006)
IKUSIS1Hauskortasuna da urte honetako gaia. Jainkoaren misterioaganako hurbiltasunetik bizi denean, makaltasuna sendotasun bihurtzen dela erakustea da helburua.

Proiektatutako pelikulak:

II. ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI “Zugaz” (2007)

Adiskidetasunaren balioa da urte honetako ardatza. Gure bizitzako ibilbidean, adiskidetasuna duen garrantzi gero eta nabarmenagoaz jabetzea da helburua.

Proiektatutako pelikulak:

III.ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “La otra mirada. Nondik ikusi–haxe ikasi” (2008)
cartelErabakiak hartzen ikastearen balioari buruzkoa da urte honetako goiburua, hori ezaugarri garrantzitsua dalako gizon-emakumeen hazkundean. Geure kabuz (askatasunetik eta hautaketa bakoitzak eskatzen duen erantzukizunetik) erabakitzen ikastea zein garrantzitsua den ikustean eta horretan sakontzean datza helburua.

Proiektatutako pelikulak:

IV ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI “LOS QUE TODAVIA ESPERAN – EZ ETSI, EUTSI!” (2009)
Ikusizcartel2009Itxaropenaren ingurukoa da urte honetako gaia, izan ere, egoeren, bideko proben eta borroken gogortasuna gainditu eta aurrera egin beharra dago. Gizon-emakumeak zaintzen dituen eta beraien bidelagun den presentzia misteriotsua aitortzea da helburua.

Proiektatutako pelikulak:

V ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “Firmes en la fe – Bizitzaren Oinarrian” (2010)
Ikusizcartel2010Fedearen balioa, bizitzako suspertzaile nagusi bezala, horixe da urte honetako gaia. Itxaropen ororen gainetik, sinestea funtsezkoa dela proposatzen du gaiak, beti ere, Kristorengan eta gizon-emakumeen aukeretan finkaturik eta bestelako mundua posible dela eta Kristorekin batera eraiki dezakegula sinetsita.

Proiektatutako pelikulak:

VI ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “Una fe de cine – Ikusi, ikasi sinetsi” (2013)
cartel2013Protagonisten fedearen handitasuna nabarmendu nahi du, hain zuzen, urte honetako goiburuak. Bizitzako esperientziatik, aurrez aurre ditugun egoerei aurre eginez, hazten den fedea, gizon-emakumearen gaitasun eta alderdi guztiak konprometitzen dituen fedea.

Proiektatutako pelikulak:

VII SEMANA DE CINE – IKUSIZ IKASI: “Infinitas dimensiones – Mugagabeak, mugaezinak” (2014)
ikusizikasi2014_txikiGizon-emakumeen eta bizitzaren osoko ulermenari lotuta dago urte honetako goiburua. Geure historia edo beste historia batzuk sakontasunez ezagutzeko, hainbat ikuspuntutatik, hainbat ikuskeretatik ikusi behar ditugu eta, horrela eginik ere, inoiz ez dugu errealitate osoa barne hartuko, honako hau alderdi infinituez osaturik dagoelako.

Proiektatutako pelikulak:

VIII ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “El Misterio del Amor – Jainkoa maitasuna da” (2015)
cartel_txikiMaitasuna da urte honetako goiburuaren ardatza: gaztaroko maitasuna, bizia ematera daramana, maitasunaren iraunkortasuna, maitasuna eskerron edo berrerospenerako bide bezala, egiazko maitasuna, Jainkoaren maitasunaren indar eraldatzailea.

Proiektatutako pelikulak:

IX ZINE ASTEA IKUSIZ IKASI: “El perdón construye amor – Barkamena maitasunaren iturria” (2016)
cartel_2016Barkamenaren gaia nabarmentzen da urte honetako goiburuan. Gure bizitzan Jainkoak ematen digun barkamenaren, samurtasunaren, damutzearen eta maitasunaren betetasuna agertzera ematea eta bizitzea ezinbestekoa dela nabarmentzea eta ikustaraztea da urte honetako helburua. Jainkoak, berarekin maitasunezko hartu-emana, hartu-eman ez interesatua Berarengan sinisteak dakarrena baizik, izan dezagun sortzen gaitu.

Proiektatutako pelikulak: