[vc_row][vc_column][vc_column_text]Aurten ere, Zeinua, Behartsuen aldeko Munduko Egunari lotuta ospatuko dugu. Hauxe da egun horretarako aukeratutako goiburua: “Grita por la justicia. Garrasi egin, gartsu ekin”. Desberdintasun eta bidegabekeriaz beteriko munduan bizi gara eta horrek makina bat sufrimendu eragiten du: pobretasun eta bazterketa, immigrazioa, langabetuak, bizilekurik ez dutenak, bakarrik dauden pertsonak… Berriz ere, elkarrekin egotearen, elkartean otoitz egitearen eta jatekoa erdibanatzearen garrantziaz jabe gaitezela eskatzen digu Aita Santuak. Apostoluen Eginak liburuan originaltasun eta bakuntasun beteaz azaltzen zaigun hasierako kristau elkartera eramango gaituen esperientzia izan dadila: «Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik» (Eginak 2, 42)[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_column_text]Gai honetarako proposatu dan pelikula:[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column]

[/vc_column][/vc_row]