Sophie Scholl: Azken egunak
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading...
Herria:
Alemania
Urte:
2005
Kategoria
Batxiller, Catálogo
Iraupena:
1 ordu 57 minutu
Zuzendaria
Marc Rothemund
Aktoreak:
Julia Jentsch Alexander Held, Fabian Hinrichs, Johanna Gastdorf, André Hennicke, Florian Stetter, Johannes Suhm, Maximilian Brückner, Jörg Hube, Petra Kelling
Adina:
+16 años
Hizkuntza:
Castellano

Sinopsia

Múnich, 1943. Hitlerren eskutik gauzatutako Europaren okupazio suntsitzailean, gazte talde batek, gehiena unibertsitarioak, erresistentzia pasiboa bultzatzen du, naziak eta bere makina beliko basatia geldiarazteko. Horrela jaiotzen da Arrosa Zuria, Hirugarren Reicharen erorketa bilatzen duen erresistentzia mugimendua.

Sophie Scholl da taldeko emakumezko bakarra. Gazte inozo hau laster bihurtuko da nazien aurkako emakume konbentzitu eta ausarta. 1943.eko otsailaren 18an Sophie eta bere neba atxilotzen dituzte, unibertsitatean panfeltoak banatzen zihardutela. Atxiloketaren osteko egunetan, Robert Mohr Gestapoko ofizialak Sophieri egiten dion galdeketa gogorra duelu psikologiko sakon bihurtzen da laster. Gazteak gezurra dio eta gezurtatu egiten du, maniobratu eta erronka botatzen dio, amore eman behar duela dirudi berriro, indberriturik, eraso egin aurretik, eta aurkaria garaitzeko zorian dago. Azkenean, proba eztabaidaezinek bultzatuta, Sophiek aitortu egiten du, nahiz eta, etsi-etsian, azken saiakera egin, bere neba eta Arrosa Zuria mugimenduko gainerako kideak salbatzeko. Sophieren ezohiko ausardiaz hunkituta, Robert Morek ihesbidea eskaintzen dio, bere idealak traizionatzearen truke. Baina berak eskaintzari uko egiten dio, halabeharrak ekarriko dionaren zain geratzen da…

GIDA DIDAKTIKOA IKASLEENTZAT    (pelikularen inguruko ikaskuntza eta sakontzerako materiala da)

Comments are closed.