Kellseko sekretuaren liburua
1 Star2 Stars3 Stars4 Stars5 Stars (No Ratings Yet)
Loading...
Herria:
Irlanda
Urte:
2009
Kategoria
Besteak, Catálogo
Iraupena:
1 ordu 15 minutu
Zuzendaria
Tomm Moore, Nora Twomey
Adina:
8-12 años
Hizkuntza:
Castellano

SinopsiA

Brendan 12 urteko monje gaztea Kellseko abadia gotortuan bizi da IX. gizaldiko Irlandan. Gainerako anaiekin batera, harresia eraikitzen jarduten du, abadia bikingoen erasoetatik babesteko. Maisu miniaturagile ospetsua eta bukatu gabe dagoen miniaturen liburu bikain baten “zaindari” den Aidan anaia ezagutzen duenean, Brendan gazteak abentura sinestezinak biziko ditu. Aidanek miniaturak egiten irakatsiko dio protagonistari, mutikoak horretarako talentu itzela duela ematen baitu. Liburua bukatzeko eta bere beldurrei aurre egiteko, Brendan lehen aldiz aterako da abadiatik eta baso sorginduan, non izaki mitiko arriskutsuak dauden ezkutaturik, barneratuko da. Bertan, bere ibilbidean lagunduko dion Aisling otsokume emea ezagutuko du. Lortuko ote du bere misioa betetzea, bikingoen tropelak hurbiltzen ari badira ere? Barbaroen aurkako babesik onena artea dela frogatzerik izango ote du? (FILMAFFINITY)

 

CEEak (zine espiritualaren astea) prestatutako GIDA DIDAKTIKOA — Haur-gazte pastoraltzan eskuragarri (Ebanjelizazio eta Katekesirako Ordezkaritza – Plaza Barria, 4 -2.)

Comments are closed.