SINOPSIS
Ella (Lily James) neska gaztearen ibilerak kontatzen ditu; honen aita, alargundu ondoren, berriz ezkontzen da. Aitaren nahia egiteko, amaordea (Cate Blanchett) eta honen bi alabak (Holliday Grainger eta Sophie McShera) maitasunez hartzen ditu familiaren etxean. Baina, aita bat-batean hiltzen denean, Ella gaztea neskame bihurtu eta sukaldera zokoratzen duten emakume jeloskor eta maltzurren menpe geratzen da. Dena dela, bihozgabekeriaz tratatzen badute ere, bera prest dago amaren azken hitzak betetzeko: “ausarta eta atsegina izan”.
GIDA DIDAKTIKOA IKASLEENTZAT (pelikularen inguruko ikaskuntza eta sakontzerako materiala da)