Ureko gaztea
Herria:
USA
Urte:
2006
Kategoria
Bigarren, Catálogo
Iraupena:
1 ordu 50 minutu
Zuzendaria
M.Nigh Shyamalan
Aktoreak:
Paul Giamatti, Bryce Dallas Howar, Bob Balaban, Jeffrey Wright, Sarita Choudhury, Freddy Rodriguez, Bill Irwin, Jared Harris, Mari Beth Hurt, Cindy Cheung
Adina:
12-16 años
Hizkuntza:
Castellano

Sinopsia

Cleveland Heepentzat bizitzak ez du zentuz handirik. Bizirik dagoelako bizi da, baina ez du gogo larregirik. Atezain bezala lan egiten du isilean “The Cove” izeneko apartamentu-gunean, bonbillak aldatuz eta apurtutako etxetresna elektrikoak konponduz. Gau batean, bere bizitza erabat aldatzen da eta egoera berria atzeraezina da: eraikin apalaren itxurazko normlatasunean norbait ezkutatzen dela konturatzen da Cleveland; Strory izeneko emakume misteriotsua da norbait hori. Eraikineko igerlekuaren azpiko pasabide sekretu batzuetan bizi izan da. Story, izatez, “narf” bat da: ninga baten antzeko pertsonaia, haurrentzako ipuinetan agertzen diren horietako. “Narf”a gure mundutik berera itzultzea galarazi nahi dioten kreatura basatiek mehatxatzen dute. Storyren pertzepzio botere apartek Clevelandek lan egiten duen eraikineko biztanleen patuak errebelatzen dituzte. Beren patua estu lotuta dago Storyren patuarekin.

Horregatik, batera jardun behar dute bere askatasunerako bidea aurkitzeko ezinbestekoak diren kode batzuk deszifratzeko. Hala ere, Story bere mundura bueltatzeko aukerak gero eta urriagoak dira, eta apartamentuetako biztanleek bizia arriskuan jartzen dute hura salbatzeko. Clevelandek “The Cove” guneraino jarraitu dioten deabruei aurre egin beharko die. Eraikineko biztanleek, beren aldetik, Storyk eman zizkien botere bereziak aprobetxatu beharko dituzte “narf”aren mundua… eta gurea salbatzeko ahalegin ausart eta arriskutsuan arrakasta izan nahi badute.

GIDA DIDAKTIKA IKASLEENTZAT   (pelikularen inguruko ikaskuntza eta sakontzerako materiala da)

GIDA DIDAKTIKOA IRAKASLEENTZAT  (irakasleari pelikula lantzeko tresnak eskaintzen dizkion materiala da)

Comments are closed.