SinopsiA
Gor eta itsu jaiotzatik. Marie Heurtin 14 urteko neskatoa ez da komunikatzeko gauza. Marieren aitak, artisau apala berau, ez du dirurik alaba babes-etxe batean sartzeko. Etsita, Poitiers inguruan dagoen Larnay Institutura doa, han mojek emakume gorrak zaintzen dituztelako. Ama Nagusia eszeptiko samarra bada ere, sor Marguerita moja gazteak bere babespean hartzen du “gazte basati” hura eta bere esku dagoen guztia egiten du hezteko eta iluntasunetik ateratzeko.