Sinopsia
60ko hamarkadaren hasieran, Parisen, Europako beste hainbat lekutan bezala, biziaren eztanda izan zen. Olatu zaharraren ordez berria etorri zen eta etengabe aldatzen zen dena, kultura mugimendu berriak eta gizarte aldaketak agintzen zituen indarrez beterik zegoen hiria. Eszenatoki honetan, langileen auzo baten, nekez bat egin zezaketen pertsonaia bik -gazte judua eta musulman zaharra- adiskidetasun istorio bati ekiten diote. Momo ezagutzen dugunean, benetan umezurtza dela ikusten dugu, nahiz eta aitarekin, depresioak jotako gizonarekin, bizi. Bere adiskide bakarrak kaleko prostitutak dira eta hauek maitasunez tratatzen dute. Momok auzoko denda, Ibrahimen ardurapean dagoen denda txiki eta ilunean erosten du jatekoa. Dendari honek itxura exotikoa du eta dirudiena baino gehiago ikusten du eta daki. Aitak Momo abandonatu ondoren, Ibrahim izango da heldu bakarra mutikoaren bizitzan. Beren bizitzak goitik behera aldatuko dituen bidaiari ekingo diote elkarrekin.
GIDA DIDAKTIKOA IKASLEENTZAT (pelikularen inguruko ikaskuntza eta sakontzerako materiala da)
GIDA DIDAKTIKOA IRAKASLEENTZAT (irakasleari pelikula lantzeko tresnak eskaintzen dizkion materiala da)