City of Ember
Herria:
USA
Urte:
2008
Kategoria
Catálogo, Lehenengo
Iraupena:
1 ordu 35 minutu
Zuzendaria
Gil Kenan
Aktoreak:
Bill Murray, Tim Robbins, Saoirse Ronan, Mackenzie Crook, Martin Landau, Toby Jones, Harry Treadaway, Marianne Jean-Baptiste, Mary Kay Place
Adina:
8-12 años
Hizkuntza:
Castellano

Sinopsia

Izen bereko eleberriaren egokitzapena. “City of Ember: Argiaren bila” Ember hiriaren, beti gaua den hiriaren historia kontatzen digu. Hiri hau lurpean eraikia da eta hamabi orduz duen argi bakarra, farolek ematen diotena da.

Hiriaz bestalde, oraindik inork arakatu ez dituen Ezezagun Herrialdeak daude. Emberreko biztanleak, euren dendak ongi hornituta egon diren bitartean,berrehun eta berrogeita hamar urtean erosotasunez bizi izan dira.Baina farola eta gainontzeko argiak keinu egiten hasiko diren eguna helduko da Mundu guztiak bere buruari egiten dion galdera hauxe da: Zer gertatuko da sorgailu nagusia, lurpeko ibaiari esker dabilena, guztiz hondatzen denean?.

Lina, hamahiru urteko neska, mezulari lanetan hasi berria da, honek hainbat sekreturen berri izatea ahalbideratuko dio. Bera eta lur azpiko hodiak konpontzeaz arduratzen den bere lagun Doom, duten lanbidaz baliatuz,. bizi duten egoerari irtenbidea ematen saiatuko dira,

Honek, abentura ikaragarriak bizitzera eta hiritik kanpoko ezkutuan dauden misterioak errebelatzera eramango ditu.

 

GIDA DIDAKTIKOA IKASLEENTZAT   (pelikularen inguruko ikaskuntza eta sakontzerako materiala da)

GIDA DIDAKTIKOA IRAKASLEENTZAT  (irakasleari pelikula lantzeko tresnak eskaintzen dizkion materiala da)

 

Comments are closed.