Loturak

MEDIATEKA

Bilboko Eleizbarrutiko Komunikabideetarako Sailetik IKUSIKASI eskaintzen deutsugu.

  • Zure pastoral eta hezkuntza egitekorako ikus-entzunezko materiala bilatzeko eta aurkitzeko lekua
  • Taldean, gelan… dozun esperientzia batera jarteko eremua…
  • Pastoral baliabidetzat hartutako ikus-entzunezkoari buruz alkarrizketan jarduteko, komentatzeko, eretxia emoteko… eztabaida-lekua

ZINE ETA FEDEARI BURUZKO BLOGA

  • Interneten kalidadezko eduki zinematografiko erlijiosoen gabeziari aurre egin ahal izateko sortu zan ‘Zinea eta Fedea’ weba, pelikulak online legez ikusteko aukerea emoten dauan jatorri espainiarreko lehen plataforma.

ZINE ESPIRITUALAREN ASTEA

  • Zine espiritualaren astearen web orrialdetik ondo etorria egiten deutsegu hezkuntza eta pastoral ekimen hau ezagutu gura dabenei. Zine espiritualaren ZABALKUNDERAKO proposamena be bada eta, horregaitik, kritika eta gomendio gaurkotuak eta zinearen historiaren ingurukoak aurkituko dozuez web honetan.

PANTALLA 90

  • ‘Pantalla 90’ Espainiako Gotzainen batzarrako Komunikabideetarako Gotzain Batzordeko Zine Sailetik ateraten dan aldizkari digitala da. Kristau esperientziaren barritasun iraunkorretik gaurkotasun zinematografikoari buruzko begirada kritikoa eskaintzea da aldizkari honen helburua.

ZINEA ETA ASKATASUNA

  • ‘Zinea eta askatasuna’, bitarteko independentea da eta barri emotea, heztea eta entretenitzea da bere asmoa.
    Entzun gura gaituen guztiei eroan gura deutsegu kultura. Objektibotasunez eta zorroztasunez jokatu gura dogu informazinoagaz, iturririk onenez baliatuz, baina geure printzipioei uko egin barik. Zinea ikuspuntu antropologiko eta axiologikotik aztertzen dogu, gizakiaren alderdi guztiak kontuan hartuz.

ZINEA ETA BOKAZINOA

  • ‘Zinea eta bokazinoa’ egitasmoa, bokazino lagungarrien eskaintza xume lez sortzen da. Gertaera eztabaidaezina dogu abiapuntutzat: zinea da gazte eta gaztetxoengan gehien eragiten dauan bitartekoetako bat. Horregaitik, baztertu ezineko funtsezko baliabide pedagogikoa dogu

ZINEA ETA BALIOETAN HEZI 2.0

  • ‘Zinea eta balioetan hezi 2.0’ dalakoak hezkuntzarako tresnak eskaini gura ditu, zinea funtsezko ardaztzat sartuz helburu nagusi bategaz: eremu gitxi-asko formaletan, ume eta gaztetxoen hazkunde eta garapenean laguntzen daben profesionalen lana erraztu eta aberastu.

ZINEA ETA HEZKUNTZA

  • Hainbat elementu buztartzen dauan web orrialdea: hezkuntzan zineaz egin daitekena; zineaz ikasi, hezkuntza-komunikazinoa, herri hezkuntza eta komunikazinoa, alfabetatze mediatikoa… Zineaz, hezkuntzaren teknologiaz, zinearen didaktikaz, zinearen irakaskuntzaz eta irakazkuntzarako zineaz ikasi gura dabenentzat.

ZINEA ETA HEZKUNTZA

  • Pelikulen gida didaktikoak gelarako
19.5.2016
 

Comments are closed.